XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, ez dakit.

- A, ez? Ba, nik bai. John atxilotzeko ordaindu dizun pertsona hori Johnen osabaren hiltzailea dela uste dut.

Orain, esadazu ordaindu dizun pertsonaren izena. Esadazu beraren izena!.

Bob Steelek begiak jaso zituen.

- Zuk ez duzu ulertzen, gizona.

Ni ez naiz ibiltzen jendeari bata eta bestea esaten.

Informazioa saltzen dut nik.

Zerbait gehiago jakin nahi baduzu, ordaindu egin beharko didazu.

Haserre, Peterek eskua altxatu zuen Bob Steeli jotzeko.

- Jotzen banauzu, ez dizut ezertxo ere esango - egin zion mehatxu Bobek.

Eskua jaitsi eta irribarre egin zuen Peterek.

- Zuk zeure ama ere salduko duzu, ahal baduzu. Ongi da. Ordainduko dizut.

Zenbat nahi duzu?.

- Hogei libera agindu dizkidazu - esan zion Bob Steelek bizkor.

- Hori da - erantzun zion Peterek; eta dirua atera, Bob Steeli luzatu eta jarraitu zuen: Hemen dituzu.

Baina esadazu John atxilotzeko ordaindu dizun pertsonaren izena.

Dirua hartu eta zenbatu egin zuen Bobek.

Gero, bere beroki zaharraren poltsikora sartu zuen.

- Ba... - hasi zen Bob, beldur naiz ezingo ote dizudan izenik esan.

- Zer?- oihu egin zion Peterek haserre bizian.

- Itxaron pixkat. Utzi gauzak argitzen - eskatu zion Bob Steelek.

Ezin dizut izenik esan neuk ere ez dakidalako.

Baina esango dizkizut beste bi gauza.

- Bota! - Lehenengoa hasi zen Bob Steel astiro-astiro, gaur arratsaldean esan dizudan guztia egia dela.

- Kontadazu gaur arratsaldean esandakoa berriro - agindu zion Peterek.

- Konforme. Stevens jauna ez zutela diruarengatik hil esan dizut; ezagutzen zuen norbaitek hil zuela, eta gazteren batek hil zuela.